Iurretako Nagusien Egoitza berria zabaldu dute

Anboto 2023ko ots. 3a, 11:00

Berriz ere zabalik dago Iurretako Nagusien Egoitza. Altzari berriak jarri dituzte eta irisgarritasuna hobetu, traba arkitektonikoak kendiuta eta seinalitika hobetuta. 

Guztira 273 metro koadroko azalera eraberritu du udalak, bi zatitan banatuta: kafetegiko barra, sukaldea, jangela, biltegi bat, hainbat zerbitzutarako beste lokal bat, eta adinekoen elkartearen bulegoak. Eraberritze lanek 170.000 euroko inbertsioa eskatu dute.

Lokalaren kanpoko arotzeria ordeztu da, seinalitika aldatu da gaur egungo beharretara egokituz, eta Braille sistema ereb erabili da. Egoitzaren zorua aldatu da eta sabaiak eta hormak margotu dituzte, konketak eta txorrotak eraberritu. Gainera, kafetegiko mostradorea berreraiki dute, eta, instalazio elektrikoa eta klimatizazio-sistema egokitu dituzte. Argiztapena aldatu da eta altzariak erabat berritu dituzte.

Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, “egoitza nagusien egungo beharretara egokitzea izan da helburu nagusia. Gainera, Goiuriko Ama Elkarteak egindako proposamenak jaso dira, eta horrek proiektua aberastu du”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!