Bizikleta elektrikoa zozkatu dute, gabonetako merkataritza kanpainaren barruan

Anboto 2023ko urt. 23a, 10:24

Pilar Cifuentes Garciak irabazi du herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko gabonetako kanpainaren barruan zozkatutako Crussis Ebike E-Atland 5.7 bizikleta elektrikoa. 

Iurretako Udalak sustatu du kanpaina, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza elkartearen laguntzaga. 'Opariak Iurretan ere!' lelopean, iazko abenduaren 22tik joan zen urtarrilaren 15era bitartean egon da martxan, herriko  merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren erosketak indartzea helburu hartuta.

Kanpainan parte hartu duten herritarren artean termo botilak banatu dituzte. Halaber, Undarri Bike bizikleta dendak emandako bizikleta elektrikoaren zozketan parte hartu dute. Pilar Cifuentes Garciak irabazi zuen bizikleta urtarrilaren 19an egindako zozketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!