Taxi Auzunea zerbitzua erabiltzeko 164 txartel banatu zituzten Iurretan 2022an

Anboto 2023ko urt. 11a, 14:02

Taxi Auzuneko txartela berrizteko epea zabaldu dute, urtarrilaren 31ra arte. Iurretako Udalak 2009n jarri zuten martxan Taxi Auzunea, hiriguneko zerbitzuak landa-guneetara hurbiltzeko zerbitzua. Ibilgailu pribatuaren zentzuzko erabilera sustatzea ere badu Taxi Auzuneak.

Abuztuan ez, gainontzeko hilabeteetan dago martxan Taxi Auzunea zerbitzua. Duela 14 urte ipini zuen udalak zerbitzua martxan eta denbora igaro ahala finkatuz joan da. 2022an 164 txartel banatu zituzten zerbitzua erabili gura izan zuten bizilagunen artean. Eta, bataz beste, hilean 220 bidai egin ziren zerbitzu horrekin. 

2023ko otsailaren 1etik aurrera, zerbitzua erabili nahi dutenek udalak emandako erabiltzaile-txartel berria aurkeztu beharko diote taxilariari. Atxi Auzunea zerbitzua07:30etik 20:00etara bitartean ematen da,  astelehenetik barikura bitartean. Zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara. Bidaiaren prezioa 2 eurokoa da. Zerbitzuaren harremanetarako telefonoa honako hau da: 688 618 690.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!