Udal eta foru hauteskundeak

Iñaki Totorikaguena izango da Iurretako EAJren alkategaia

Anboto 2022ko abe. 28a, 09:53

Alkate lanetan jarraitzeko asmoa agertu du, “lehen egunean bezala, lana, dedikazio osoa, hurbiltasuna eta proiektu ilusionagarriak” eskaintzeko. 

Iurretako EAJk ohar batean jakinarazi duenez, gaur egungo alkatea, Iñaki Totorikaguena Sarrionandia (Iurreta, 1969) izango da 2023ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua. Totorikaguenak “etorkizunari ilusioz” begiratzen diola adierazi du. Kudeaketaren gardentasuna eta zorroztasun ekonomikoa ipini ditu ibilbide-orri modura. Aurrera begira proposatuko dituen proiektuen artean irisgarritasun lanak egitea, bizikleta-plana eta Bidebarrieta kalea berritzea daude.

Iñaki Totorikaguena legegintzaldiz legegintzaldi karguan dagoen alkaterik beteranoetako bat da eskualdean. 2007tik da Iurretako alkate. Lehenago, zinegotzi izandakoa ere bada. Zuzenbidean lizentziatua da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!