'Opariak Iurretan ere!' lelopean herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako gabonetako kanpaina berri bat jarri du Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko merkataritza eta ostalaritza elkartearen laguntzarekin.
Herrian egindako 50 euroko gutxieneko gastua egiteagatik, botila termoa lortu ahal izango da Herritarren Arreta Zerbitzurako (HAZ) bulegoan, erosketaren tiketa edo tiketak aurkeztuz. Gainera, Crussis Ebike E-Atland 5.7 bizikleta elektriko baten zozketan parte hartzeko txartelak ere emango dira. Udal ordezkariek argitu dutenez, botilak izakinak amaitu arte emango dira, baina zozketarako txartelak kanpainaren azken egunera arte eskuratu ahal izango dira. Urtarrilaren 16an egingo da zozketa.
Oinarriak www.iurreta.eus edo www.dendakbai.eus web orrialdeetan kontsultatu daitezke.
Txu txu trena
Bestalde, jakin eragin dute, abenduaren 27, 28 eta 29an Txu txu trena ibiliko da Iurreta eta Durangoko kaleetan. Correosek Iurretan duen bulegotik irtengo da trena, eta honeko ordutegia izango du: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.