Iurretako Udalak eta JAED elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, asteon, herrian "premia larrian" dauden pertsona eta familiei laguntzeko. Udalak 9.000 euro bideratuko ditu horretarako.
Iurretako alkatearen berbetan, “urte asko daramatzagu elkarlanean JAEDekin inor atzean ez uzteko. Horretarako, gizarte laguntzekin batera, JAEDeko boluntarioen ekarpena oso garratzitsua da. Mirestekoa da egiten duten lan desinteresatua". JAED elkarteak egoera ekonomiko eta sozial kritikoan egonik laguntza solidarioa behar duten Iurreta eta Durangoko pertsona eta familiak artatzen dituzte 1963tik.
Bestalde, gogoratu dute JAED elkarteari emango diotela Anderebide emakume elkarteak antolatutako azoka solidarioan bildutako dirua. Ibarretxe kultur etxean dagoen elkartasun azokaren azken eguna da gaur. Zabalik dago 09:00etatik 12:30era eta 16:30etik 19:30era.