Anderebide elkarteak Iurretako Udalaren laguntzagaz antolatutako azokan jostailuak, bitxiak, arropa, dekorazio elementuak eta sukalderako objektuak jarri dituzte salgai. Goizean 09:00etatik 13:00era dago zabalik azoka, eta, arratsaldean, 15:30etik 20:00etara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, bost euroko erosketa bakoitzaren truke otzara baten zozketan parte hartzeko txartela emango dute. Abenduaren 24an zozkatuko dute otzara.