2022ko uzta amaiera ospatzeko gabonetako azoka egongo du Iurretan Bizio enpresa gazteak. Ostegunean izango da azoka, 18:00etatik 20:00etara. Ekitaldian inguruko artista eta askotariko ekoizleek parte hartuko dute.
Hartara, Kroketxea proiektuaren batera pintxopotea egingo da. Zukuak, 2021eko zenbait sagardo eta Meta Edabeak ekoiztutako garagardoak dastatzeko aukera egongo da. Hainbat ekoizle eta artistek parte hartuko dute Hekthor Folk taldeak girotutako azokan: Warmi Lurra, Harri Kontari, Namara Brand, Amalur, Ainhoa GoGreen, Puochinah, eskuarte, Karta Blackbird eta Feelin Wood.
Antolatzaileek azaldu dutenez, azokak inguruko kultura eta aisialdi jarduerak sustatu gura ditu, "komunitatea sortuz eta bertako artistei eta ekoizleei gune bat emanez". Iazko udan jaiotako proiektua da Bizio, "sagardoa kontsumituagoa, erakargarriagoa eta gaurkotuagoa bihurtzeko ideia eta asmo argiarekin sortua". Gaineratu dutenez, "ekoizpena ahalik eta naturalena eginez lurraldean duen presentziari balioa emanez egiten da". Maore Ruiz, Omar Escarrá eta Julia Laich dauden proiektuaren atzean.
Biziokm ekoiztutako sagardoak %100ean frutarekin ekoiztuak dira, "gehigarri gabekoak, iragazi gabekoak eta bertako legamiekin egindako berezko hartziduraz hartzituak". Biziko arduradunek azaldu dutenez, "erabilitako fruta guztia sasoikoa eta ingurukoa izan dadila saiatzen gara, ingurunea eta ekoizleak balorean jarriz".