[BIDEOA]: Montoitik botatako txapligoekin batera jai giroa zabaldu da Iurretan

Anboto 2022ko ira. 28a, 13:53

Gaurko egunez, San Migel bezperaz, ematen diete herriko jaiei hasiera iurretarrek. Bada, azken 50 urteetan legez, iurretarrak Montoiko zubian batu dira gaur ere, sanmigelei hasiera ematen dieten txapligoak botatzera. Aurten, gainera, nobedadeekin etorri da ohitura hau. Jai Batzordeak aho batez erabakita, zazpi txapligo bota dituzte; sei herriko kofradien izenean, eta zazpigarrena herritik kanpo dauden iurretarren izenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!