Abadetxean "inoren baimenik gabe" sartu izana salatu dute

Anboto 2022ko ira. 28a, 10:59

Joan zen zapatu gauez, "inoren baimenik gabe" jendea sartu zen Abadetxera, asanbladako kideek ateak zarratu eta gero. Gertaera "larri" hori salatu dute Abadetxeko kideek ohar batean, eta nabarmendu dute ez dutela horrelako jarrerarik onartzen, ezta onartuko ere.

Gertatutakoa "errespetu falta itzela" da "Abadetxearekiko eta bertan herriaren alde lan egiten dugun kideekiko", nabarmendu dutenez. Eta, "proiektua erasotua izan dela sentitzen dugu", azpimarratu dutenez. Ildo horretan, "jaietan borondatezko lanean dabiltzan guztiekiko errespetua" exijitu dute.

Gogoratu dute Abadetxea denentzat dagoela zabalik, "beti ere elkarlanean eta ekarpen positibo bat egiteko bada", argitu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!