Iurretako 'Etxego' gaztelekuaren irudia berriztu dute

Anboto 2022ko abu. 30a, 13:06

Iurretako Udalak 'Etxego' gaztelekuaren fatxada margotu du. "Irudi gazteagoa eta freskoagoa" eman gura izan diote, bertan garatzen diren jarduerekin bat eginez. Horretarako zerbitzuaren berezko koloreak erabili dituzte, udal arduradunek azaldu dutenez. 

2017ko uztailean eskatu zuen udalak Orobiogoitiako eraikin hexagonalaren erabilera berreskuratzea, "herriko gazteen aisialdiko beharrei erantzuteko". Gaur egun, eraikin horretan astero hainbat jarduera egiten dira Iurretako gazteentzat, IU! Gazte 'programaren barruan. Irailaren ipiniko dute martxan berriz, udako etenaldiaren ondoren.

Bestalde, momentu honetan, Etxego ingurua urbanizatzeko proiektua ere badihardue idazten, gunea berritu ahal izateko, IU! Gazte jardueretarako erabiltzeko eta herritar guztientzako aisialdi publikoko gunea izan dadin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!