[BIDEOA] Sutea isiotu da Iurretako Maspe kalean

Anboto 2022ko mar. 22a, 16:23

Sasitzak su hartu eta haizeteek sutea zabaldu dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko 15:45ak aldera sutea isiotu da Iurretako Maspe kalean. Bertako aparkalekuaren ondoko arlo batean isiotu da sutea. Suhiltzaileak sugarrak amatatzeko lanetan ari dira, Iurretako udaltzaingoagaz batera. Segurtasun Sailak dioenez, ez dago zauriturik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!