Iurretan Fauste auzoko ur-hornidura hobetuko dute

Anboto 2021ko aza. 13a, 15:47

Iurretako Udalak Fausteko ur-hornidura hobetzeko obra lizitaziora atera du 97.000 euroko aurrekontuarekin. Urte amaitu baino lehen hasi gura dituzte lanak eta hiru hilabeteko epean amaitu.

Kontsumorako ur-hornidura sarea hobetuko du Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak idatzitako proietuak, 75 mm-ko diametroa duten hodi berri bi instalatuz. Hodi bi horiek, Fauste auzoko BI-3332 errepidea igarota dagoen sare orokorragaz egongo dira lotuta. Bi galtzada-pasabideren bitartez lotuko dituzte.

Sare berria diseinatzerako orduan, ahal izan den neurrian, lursail eta bide publikoak, edo erabilera publikoa dutenak, erabilli dira. Horixe azaldu dute udal arduradunek. Hoditeriak 600 metro lineal hartuko ditu eta zortzi etxebizitza eta nekazal-ustiapeneri emango dio zerbitzua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!