Lantegi Batuakek zentro berria zabaldu du Iurretan

Anboto 2021ko mai. 13a, 12:39

Lantegi Batuak gizarte ekonomiako erakundeak zentro berria zabaldu du Iurretako Arriandi industrialdean. Aurkezpenean azaldu zutenez, teknologiarik berrienekin ekipatuta dago azpiegitura, eta 60.000 erreferentzia biltegiratzeko gaitasuna dauka 5.000 metro koadrotan. Gainera, "malgutasun eta berehalakotasun irizpideen arabera kudeatuta dago". Zentro hau martxan ipinita, 19 lanpostu berri sortu dituzte adimen-desgaitasuna duten Durangaldeko pertsonentzat.Zentro hau martxan ipinita, 19 lanpostu berri sortu dituzte adimen-desgaitasuna duten Durangaldeko pertsonentzat.

. Zentro logistiko honetan, 3.000 eskaera-linea kudeatu daitezke. Arriandiko zentroan eginiko bisitan adierazi zutenez, "Jauzi kualitatibo bat izan da zerbitzuan", 400 enpresa baino gehiagoko sare anitz baten barruan. Deneriko enpresak dira: tokiko enpresa txiki eta ertainak, nazioarteko konpainia handiak, eta hainbat sektoretakoak ere bai. Bezeroen artean, automobilgintzaren sektoreko hainbat enpresa dago (Cie Automotive, Cikautxo...). Energia arloko enpresa ezagunekin ere jarduten dute (Euskaltel, Velatia...). Jardueren dibertsitatearen alde apustu egin du Lantegi Batuak erakundeak, gaur egindako aurkezpenean azaldu dutenez. 

Iurretako zentro logistikoaz gainera, Lantegi Batuakek hiru industria zentro ditu Durangaldean; bi Abadiñon eta bat Zornotzan. Era berean, lorezaintza-zerbitzuak eskaintzen ditu Durangon eta Zornotzan, eta baita Durangaldeko Mankomunitatean ere. Guztira, Durangaldeko 384 herritarrek lan egiten dute Lantegi Batuaken, zerbitzu hauetan zein industria zentroetan. Jarduera logistikoan murgilduta, "gainontzeko zentroetan garatutako jarduera osatu dugu".

Rosa Ciers (Usansolo, 60 urte) eta Estibaliz Zabala (Durango, 36 urte) duela aste gutxi hasi dira lanean Iurretako Lantegi Batuakeko zentro logistiko berrian. Rosa "oso pozik" dago egindako lanagaz. "Oso garrantzitsua deritzot aktibo matentzea eta jubilatu bitartean gizarte segurantzan kotizatzeko aukera dut", nabarmendu du . "Gainera, dauden desgaitasun guztien inguruan asko ikasteko aukera ematen du". Rosak ikus-entzunezko ekoiztetxe batean egin zuen lan 26 urtez, administrazio alorrean; zuzendaritza idazkaria ere izan zen, aldi baterako enplegu erregulazio-espediente bat sartu arte. Ondoren, zenbait egoitzatan lan egin du, garbitegietan. Estibaliz Zabalak 20 urte egin ditu lanean hainbat lantokitan. "Astebete daramat eta esperientzia oso ona ari da izaten".  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!