2021eko aurrekontu parte hartzaileetarako 50.000 euro lotu dituzte Iurretan

Aitziber Basauri 2021ko api. 13a, 10:30
Maspetik Bidebarrietarako sarbidea hobetu dute iazko aurrekontu parte hartzaileen bitartez

Iurretako Udalak astelehenean zabaldu zuen proposamenak jasotzeko fasea, apirilaren 25era arte luzatuko dena. Bildutako informazioa aztertu ondoren proiektuak lehenetsiko dira. Aurreko urteetan lez 50.000 euroko diru-atala lotu dute horretarako. 

Iurretako Udalak 2021eko aurrekontu parte hartzaileetarako prozesua jarri du martxan, aurten ere. Iazko metodologiagaz jarraituko dute, eta prozesua bi fasetan antolatuko da.

Iurretarren proposamenak batzeko epea zabaldu zuen udalak, atzo. Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) ondoan jarritako postontzien bidez parte hartu ahal izango dute herritarrek, apirilaren 25era bitartean. Baita honako saltoki hauetan ere bai: Irigoyen farmazian (Bixente Kapanaga 3an), Javi harategian (Fray Juan Askondo 1ean) eta Ogien artean okindegian (Bixente Kapanaga 15ean). Gainera, gaur, ekimenaren berri emateko eta parte hartzea errazteko udalerriko auzoetara hurbilduko da pertsona bat, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Udal arduradunek azaldu dutenez, 50.000 euro erabiliko dira parte-hartze prozesuaren ondoriozko proiektuak  gauzatzeko. "Datu horrek garrantzi berezia du aurten; izan ere, COVID-19aren eraginez, aurten, inbertsioetarako diru-poltsa 350.000 eurora murriztu du udalak ( 2020an, 830.000 euro batu zituen inbertsiotarako diru-poltsak). Aurrekontu parte hartzaileetara bideratutako den zenbatekoa, inbertsio atal osoaren ia %15 izango da", nabarmendu dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!