Azken asteotan hainbat gertakari izan dira Iurretako Juan Orobiogoitia Institutuan, eta euretako azkenak irakasleak kalera atera ditu. "Azken asteotan kiroldegian apurketak, pintaketak eta hainbat lapurreta izan ditugu. Baita irakasleen izenekin egindako pintaketak ere. Gainera, azken pintaketan irakasle baten izena eta 'hil zaitez' berbak ageri ziren. Hori onartezina da, eta salatzea beharrezko ikusi dugu", adierazi diote ANBOTOri Juan Orobiogoitia Institutuko ordezkariek.
Gertakari horiek, batez ere, irakaslearen kontrako mehatxua salatzeko gaur goizean elkarretaratzea egin dute eskolan. Elkarretaratzean irakasleek, hainbat gurasok eta ikaslek parte hartu dute. "Badakigu ikasle batek egin dituela pintaketak, baina badakigu ere ikasleen ehuneko handi bat eredugarria dela. Eta eredugarriak direnez elkartasuna adierazi digute, eta kontzentrazioan egon dira, babesa ematen. Elkarretaratzean hainbat guraso ere egon dira. Eta oso eskertuta gaude", jarraitu dute. Horrez gain, ellkartasuna adierazteko beste ikastetxe batzutatik ere deiak jaso dituztela azaldu dute.