Vakasa mertzeriak irabazi du Iurretako XII. Enpresa Proiektuen Lehiaketa

Aitziber Basauri 2021ko urt. 26a, 15:51
Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eman dio saria Vacasa mertzeriako jabeari

Vakasa mertzeriako MªCarmen Ordoñez Delgadok 6.000 euroko saria lortu du Iurretako XII. Enpresa Lehiaketa irabazita. Udalak sariaren lehenengo zatia eman dio gaur, goizean. Mertzeria gaiak eta haurtxoentzako arropak saltzen dituzte Vakasa mertzerian. Josketa lanak eta arropen konponketa ere egiten dute.

Ekimen ekintzaileak bultzatzea du helburu enpresa proiektuen lehiaketak, eta Iurretako herrigunean enpresa propioa sortuz lanean hastea erabakitzen dutenei bidea erraztea, udal arduradunek ohar batean gogoratu dutenez. Era berean, herrigunean "espiritu ekintzailea" sustatu gura du udalak, "Iurretaren etorkizun komertziala, inguruan bertan garatu daitezkeen ideia berritzaileetan oinarritzeko aukera egon dadin", azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!