Mercadona udan zabaldu gura dute Iurretan

Jone Guenetxea 2021ko urt. 20a, 16:50

Merkataritza-guneko arduradunen esanetan, datozen asteetan Mallabienan obrak martxan ipintzea aurreikusi dute.

Valentziako Mercadona supermerkatu kateak datozen asteetan hasiko ditu obrak Mallabiena auzoan duen orubean. "Data zehatz bat ematea gatx den arren, urteko hirugarren hiruhilekoan zabaltzea aurreikusten dugu", diote merkataritza-guneko arduradunek. Hain zuzen ere, proiektua "udarako" martxan izatea da Mercadonaren helburua. Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, "udalean administrazio tramiteak amaituta daude. Badauzkate lizentziak eta beharrezko baimenak". 

Lehenengoz Durangaldean

Supermerkatu hau Mercadonak Durangaldean martxan ipiniko duen lehenengoa izango da. Mallabienan kokatuta egongo da, beste supermerkatu kate batzuen inguruan. Aurretik, 2016an Abadiñon merkataritza-gunea eraikitzeko asmoa izan zuten, baina, azkenean, bertan behera utzi zuten. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!