Iurretako Udalak eta Juan Orobiogoitia Institutuak aluminoa eta plastikoa saihesteko elkarlana hasi dute

Aitziber Basauri 2020ko aza. 13a, 16:30

Iurretako Udalak hamaiketakoa eramateko Boc'n roll izeneko 250 bilgarri eman dizkio Juan Orobiogoitia Institutuari. Horrela erabili ohi diren aluminioa eta plastikoa saihesteko. Juan Orobiogoitia Institutuko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako Ingurumen Tailerreko ikasleek egin zuten eskaria, iaz.

Juan Orobiogoitia Institutuak urte asko daramatza Ingurumenaren aldeko hezkuntzan lanean. Eskola 21 Agendan eta IRAESen (Eskola Iraunkorren Sarea) parte hartzen du, hainbat ikastetxeren artean esperientziak elkartrukatuz. Bada, beste herrialde batzuetako ikastetxeetan udalek hamaiketakoa eramateko Boc'n Roll izeneko bilgarriak banatzen zituztela jakin zutenean, Iurretako ikastetxeko ikasleen ere eskaria egin zioten udalari. Uretako ekosistemak eta plastikoaren arazoak gaia lantzen ari zirela sortu zen ekimena.

Ikasleek beraiek Boc 'n Roll zorroak egin zituzten ikasgelan, eta egunerokotasunerako oso baliagarriak zirela ikusi zuten. “Oso ondo etorriko dira eta guztiok erabiltzen baditugu milaka kilo plastiko aurreztuko ditugu, proposamen paregabea da ", azaldu  dute ikasleek.

Iaz egin zuten eskaria, baina CODID-19aren eraginez sortutako pandemiak ekimena gauzatzea atzeratu du. Aurtengo eskariak ere atzerapena izango duen arren, Juan Orobiogoitia Institutuan prest daude 2030 Agendaren eta Nazio Batuen Erakundeak proposatutako 17 helburuen alde borrokan jarraitzeko.

Insitutuagaz sortutako elkarlan honekin, Iurretako Udalak Agenda 2030en aldeko "apustu sendoa" eta "jasangarritasunaren aldeko borroka", berretsi gura du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!