74 urteko emakume bat hil da Iurretan, auto batek harrapatuta

Anboto 2020ko ira. 26a, 21:43

Santa Apolonia auzoan gertatu da istripua, 20:40 inguruan.

Durangotik Iurretako Orozketa auzorako bidean gertatu da istripua, Iurretako Santa Apolonia auzoan, Durangoko mugatik gertu. Anbulantzia bertaratu denerako 74 urteko emakumea hilda zegoen, Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez. Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.

Irudi honetan, puntu gorri batekin markatuta, istripua gertatu den tokia (Iturria: @112_SOSDeiak)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!