Etxego gaztelekuak irudiaren diseinuari eta espazioaren sorkuntzari buruzko tailerragaz agurtuko du ikasturtea

Anboto 2020ko eka. 18a, 10:30

Iurretako Etxego gaztelekuak agur ekitaldia antolatu du zapatuan, ekainaren 20an. Udako oporraldia hasi aurretik egingo den azken saioan, gazteleku berriaren irudi eta diseinuaren inguruko proposamenak jasotzeko aprobetxatuko dute. Irudiaren diseinua eta espazioaren sorkuntza lantzeko tailerra egingo da, 16:00etatik 19:30era.

Barikuan, ekainaren 19an, ere izango jarduerarik Etxego gaztelekuan. Futbolinean eta mahai-tenisean aritzeko aukera izango dute bertaratzen diren gaztetxoek, 16:00etatik 19:30era. Baita mahai-jolasetan jolasteko ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!