Urmael batean harrapatuta zegoen orkatz bat erreskatatu dute suhiltzaileek

Jone Guenetxea 2020ko eka. 3a, 13:48

Arriandi auzoko enpresa bateko urmael batetik atera dute.

Bizkaiko Suhiltzaileek azaldu dutenez, Iurretako Arriandi auzoko enpresa bateko urmaelean orkatz bat harrapatuta zegoela jakinarazi diete gaur eguerdian. Suhiltzaileak berehala joan dira eta animalia erreskatatu dute. Orkatza egoera onean zegoenez, ondoko baso batean utzi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!