Istripu bi hauek ekiditu zitezkeela esan du ELAk, "Zuzendaritzak segurtasun neurriak bete izan balitu". Gaineratu dutenez, "enpresa jolasean ari da langileen osasunagaz eta bizitzagaz". ELAk dioenez, "instalazioen narriadura, lan-erritmo azkarregiak, jardueren azpikontratazioa, eta, lan segurtasun eta osasun arloko ez-betetzeak" dira Smurfit Kappa Nervion enpresako lan-istripuen "arrazoiak".
Egoeraren "larritasuna" salatu du ELAk eta, horren aurrean, "gizarteko gaitz errotik kentzeko erakunde publikoen borondaterik eza", kritikatu dute. Lan-segurtasun eta osasun arloko politika publikoak "guztiz" aldatzeko eskatu du ELAk. "Neurri eraginkorrak behar ditugu, enpresetako lan-segurtasuna benetakoa izan dadin. Gainera, zigor eredugarriak jarri behar dira segurtasun-aginduak betetzen ez dituzten enpresen aurka".