Argazki lehiaketa abiatu du Zaldai Mendi Taldeak

Igor Galarza 2020ko ots. 28a, 07:00

Zaldai Mendi Erronkarekin batera, argazki lehiaketa antolatu dute. Aurkeztutako argazkiak Mendi taldeak argitaratutako errendako mendietan edo mendi horretara bidean ateratakoak izan beharko dira.

"Mendizaletasuna bultzatzea" helburu, urte hasieratik abenduaren 31ra bitarte martxan da Zaldai Mendi Erronka. Argazki lehiaketan parte hartzeko epea, aurten, erronkarekin batera iraungiko da. Mendiak oinez, korrika edo bizikletan igo beharko dira.

Aurreko edizioetan bezala, hiru lurraldetako bost mendi igo beharko dituzte gutixenez mendizaleek. 0-10 urte bitarteko umeen kasuan, zerrendatik kanpo dagoen Euskal Herriko buzoidun edozein mendi igotzeagaz nahikoa da.

Hau da Zaldaik argitaratutako mendien zerrenda, lurraldez lurralde:

Izena ematea, eta betebehar guztiak, esteka honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!