Auto bat irauli da N-634 errepidean Arriandin

Anboto 2019ko aza. 16a, 12:21

Ibilgailuko bidaiariak ez dira zauritu. Auto-ilarak sortu dira.

Auto bat errepidetik irten eta irauli egin da N-634 errepidean, Arriandiko gasolindegiaren  parean. Barruan zihoazen bidaiariak onik irten dira. Ibilgailua bidea oztopatzen egon da eta trafikoa txandaka bideratzen ari da Ertzaintza. Ondorioz, auto ilarak sortu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!