Elkoroiribek azaldu duenez, jardunaldi honekin lehen pausoa eman da formazio eta prestakuntza arloan ari diren eragileentzat "topagunea" eta "gune eraginkor bat" sortzeko. 'Alkarrekin eraikiz' ekimenak Durangaldeko Behargintzaren lana sustatu gura du. "Horretan lagunduko du osatutako diagnostikoak, eta enplegagarritasunari lagundu dio eta lehiakortasuna indartu".
Iñaki Totorikaguena alkatea be egon da jardunaldiaren irekiera ekitaldian. Nabarmendu duenez, orientazio eta prestakuntza arloan dauden beharrez hausnartuko da jardunaldian. "Dauden baliabideak eta eskariak zeintzuk diren aztertuko da, bide horretan hobetzen joateko", gaineratu du. '"Alkarrekin eraikiz, hau da jarraitu gura den bidea, eta espero dugu emankorra izatea", dio. Arlo honetako eragileen artean lankidetzan jarraitzea gura luke Totorikaguenak.
Enplegua eta formakuntza, bi lan ildo hauek jorratuko dituzte 14:00ak artean luzatuko den jardunaldian .