[BIDEOA] Sutea piztu da Arriandiko enpresa batean

Anboto 2019ko urr. 18a, 12:51

12:20 inguruan sua piztu da Arriandi industrialdeko enpresa batean. Suhiltzaileak lanean ari dira. SOS Deiakek sare sozialen bidez jakitera eman duenez, industriagunerako sarbideak itxita daude. 

Sua Euskal Kataforesis enpresak industrigune hartan duen almazen batean sortu da. Suhiltzaileek ANBOTOri jakitera eman diotenez, momentuz ez dago zauriturik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!