Umeendako jolasgunea eta baranda aldatu dituzte Maiztegi eskolan

Aitziber Basauri 2019ko ira. 10a, 11:56

Iurretako Udalak Maiztegi eskolako zuzendaritzagaz adostutako hobekuntzak udako oporretan egin dituzte eta 34.000 euroko inbertsioa egin dute.

Ume txikien jokoen gunea konpondu dute eta jolas berri bi jarri dituzte, 17.300 euroko aurrekontuarekin. Lurzorua ere aldatu da kolore askotako kautxua jarrita, eta PVCzko koloredun xaflekin itxi da. Guztira 72 m2 inguruko azalera du guneak. Bestalde, kanpoko atariaren eta futbol zelaiko kanpoaldeko baranda —74 metro—aldatu dituzte,  16.600 euroko aurrekontuagaz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!