1982-1983 ikasturtean irten zen lehenengo ikasle promozio hura. Sei urteren barruan, 45 irakasle eta 525 ikasle izatera pasatu ziren. Lanbide Heziketa Zentroko ordezkariek azaldu dutenez, "enpresa munduan langileen formakuntza behar zen eta lanbideen prestakuntzak arrakasta handia izan zuen hezkuntzan". Teknologiak gerora garrantzi gehiago hartu ahala, ikastetxeak batxillergo espezifikoak eskaini ditu, Admnistratritza eta Industria arlokoak, eta eskualdeko lan munduagaz "harreman sendoa" lortu du. Azaldu dutenez, "aipatzekoak dira ikasi eta lan egiteko aukera ematen duen DUALak izandako bultzada, eta lanerako prestakuntzak duen garrantzia; ikasketak euskaraz egiteak ere bai".
Ikasturte honetan 51 irakasle eta 302 ikasle izan dira, eta ikasleei kalitatezko formakuntza eskainita hauek ondo heztea da etorkizuneko erronka. "Enpresak asetzeko eta aro berrien premiei aurre egiteko", diotenez.