2019/06/15 17:30
Ezpatadantzariek Olakueta plazan egin dute elkartzeko hitzordua, 17:30ean, eta, behin denak batuta, dantza taldeen argazkiak egingo dituzte. Hori amaituta, kalejiran abiatuko dira, 18:30ean. Legaño auzoan jarraituko dute Ezpatadantzari Eguna. Dantzari Dantza eta Erregelak eskainiko dituzte 19:00etan hasiko duten ikuskizunean. Herri afaria egongo da, 21:30ean.