Kultur aniztasunaren alde egun osoko jaia antolatu dute herriko hainbat elkarte eta kolektibok elkarlanean.
Egitaraua:
- 11:00etan, elkartzeko ordua.
- 11:30ean: Axoura elkartearen (Maroko) eskutik, tea dastatzeko aukera.
- 12:00etan: Umeentzako tailerrak: herri kirolak, henna eta trentza tailerrak, eta arabiar idazkera ikasteko aukera.
- 14:30ean: bazkaria, hainbat herrialdetako arroza dastatzeko aukeragaz. Batutako dirua La Otra Miradak Sare Birau herrian (Senegal) ama-etxea egiteko erabiliko da. Bazkalordua heldu arte, Ghana txarangak eta dantzariek berotuko dute giroa. Jai giroak arratsaldean jarraituko du.