Hezkuntza gastuei aurre egiteko diru-laguntzetara 13.000 euro bideratu dituzte

Aitziber Basauri 2019ko mai. 22a, 16:51

Eskolatuta dauden seme-alaben edo kargura dauden adingabeen eskolatzeagatik sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute gaur. 2018/2019 ikasturteko hezkuntzagatiko diru-laguntza hauetarako 13.000 euro bideratu ditu udalak eta ekainaren 10era arte aurkeztu daiteke eskabidea Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). 

Honako tarteak zehaztu dira: Haurreskola (100 euro), Haur Hezkuntza (20 euro), LHko 1. eta 4. maila bitartea (30 euro), LHko 5. eta 6. mailak (45 euro) eta DBHko 1. eta 4. maila bitartea (75 euro). Diru-laguntzak orokorrak izango direnez, onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean.

Informazio gehiagorako Ibarretxe kultur etxera joan daiteke edo 946200342 telefonora deitu. Udaleko webgunean ere badago informazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!