Edonork erantzun dezake galdetegia eta jasotako erantzunak eta ikuspuntuak oso baliogarriak izango dira ebaluazioa egiteko, udal ordezkariek azaldu dutenez. Bestalde, uda ostean, Euskararen Aholku Batzordean saio bi egingo dira euskararen erabilerari buruzko talde hausnarketa egiteko.
Euskararen erabilera indartzeko, udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landuko du 2019an eta lan horrekin hasi baino lehen herrian euskararen egoera zein den jakiteko abiatu dute prozesu Elhuyar Aholkularitzagaz elkarlanean. Hurrengo urteetako hizkuntza politikaren ildoak ezarriko dira, administrazioan, kulturgintzan, irakaskuntzan, lan munduan eta teknologia berrietan, besteak beste. Bi helburu nagusi dituzte: batetik, euskaraz bizi gura duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta, bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.