Udal arduradunek azaldu dutenez, pertsonetan oinarritutako inklusiorako laguntza-planak garatzen dituen plana da orain abiatu berri dutena, eta teknikarien tutoretzapean egiten da. Parte hartzaile bakoitzari atzemandako premien arabera egiten dute lan. Besteak beste, honako hauek dituzte kontutan: gaitasun pertsonal eta profesionalak, prestakuntza maila, inguruko baliabideen ezagutza, eta, parte hartze maila gizartean eta komunitatean. Lana bilatzeko teknikak, laguntza psikosoziala eta eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa landuko dituzte. Curriculuma eta aurkezteko gutunak, eta elkarrizketetarako zein hautaketa-prozesuetarako prestakuntza ere landuko dira.
Interesa dutenek Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkeztu dezakete eskabidea.