Hainbat kirol-jarduera eskaintzen ditu hil honena hasieran zabaldu zuten Gerlari zentroak: Wing-Chun eta Kick Boxing-a ez ezik, mantenu-gimnasia, yoga, pilatesa eta ariketa hipopresiboak ere ematen dituzte. Hurtadok azaldu duenez, emakumeentzako defentsa pertsonaleko ikastaroa ere eskaini gura du aurrera begira.
Herrigunean enpresa proiektua sustatzeko helburuagaz sortu zuen enpresa proektuen lehiaketa udalak, orain hamar urte. Urte hauetan, hortz klinika, estetika zentroa edota paper-denda zabaldu dituzte herrian. Udalak laguntzaren %70a eman dio aste honetan enpresa lehiaketaren irabazleari. Gainontzeko %30a zentroa zabaldu eta urtebetera jasoko du. Udalagaz lankidetzan "eskaintza polita" egitea gura du Hurtadok.