Auto bik istripua izan dute Iurretan eta pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 13a, 15:24

N634 errepidean Iurretan Bilborako norazkoan auto bik istripua izan dute 14:10 inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz auto bat irauli egin da eta pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Bestalde, trafikoa txandaka bideratzen ari direla eta momentu honetan auto ilarak daudela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!