Bi lagun zauritu dira Iurretan gertatutako istripuan

Anboto 2019ko ots. 8a, 19:00

N-634 errepidean izan da istripua, Arriandi parean, hiru autok elkar jo dutenean. Herrizaingo sailaren arabera, zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, eta bestea Gurutzetara.

17:10 aldera izan da istripua, eta zaurituak ospitalera eraman eta gero, autoak erretiratzen ibili dira. 19:00ak aurretik libre egon da errepidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!