Herritarren parte hartzeagaz osatuko du hauteskunde programa Iurretako EH Bilduk

Aitziber Basauri 2019ko ots. 6a, 16:00

Udal gobernuan aldaketa ematea izango du helburu EH Bilduk datozen udal hauteskundeetan, eta horretarako programa lantzeko herritar guztiei zabaldutako asanblada antolatu du otsailaren 9rako. Goiuria kulturgunean, 10:00etan

"Denon artean Iurreta hobeago bat eraikitzeko" parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak EH Bilduk, "datozen urteetako egitasmo nagusiak zehazteko asmoz", ohar baten azaldu dutenez. "Aldaketarako giltzak izango diren proiektuak definituko dira", gaineratu dutenez, honako ildoetan sakonduz: "ekintza soziala, parekidetasuna, kulturartekotasuna, hirigintza jasangarria, euskararen eta kulturaren  sustapena, partaidetza, auzo eta herri nortasuna...".

Gogoratu dute duela lau urteko hauteskunde programak ere herritarren partaidetza izan zuela oinarri. "Nabarmentzekoa da orduko zenbait proposamen aurrera ateratzea lortu duela EH Bilduk legealdi honetan, oposizio eraikitzailea eginez", diotenez. Horren adibide lez jarri dituzte aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoa eta herrigunean aterpe bat eraikitzeko proiektua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!