Pintaketak egin dituzte Iurretako Batzokian

Aritz Maldonado 2019ko urt. 27a, 13:01

@itxasoatutxa

Itxaso Atutxa Bizkaia Buru Batzarreko presidenteak margoketak  gaitzetsi ditu sare sozialen bidez, eta adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jo ditu. 

"Adierazpen askatasunaren izenean norberarenak ez diren jabetzak behin eta berriro erasotzeak ez du bestearen askatasuna errespetatzen. Erasoa eta indarra besterik ezagutzen ez duzuenok, bide luzea duzue aurretik, demokrazian, elkarrekiko errespetuz eta bakean bizi nahi duen herri honetan" adierazi du Atutxak. 

Portugaleteko (Bizkaia) batzokian ere agertu dira pintaketak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!