Iurretako Udalak herritarren proposamenak jasoko ditu datozen aurrekontuak lantzeko

Jone Guenetxea 2019ko urt. 23a, 11:23

Iurretako Udalak foro parte-hartzailearen bidez erabakiko du 50.000 euroko diru-atala zein proiektutara bideratu. Herritarrek hiru egunetan proposamenak helarazteko aukera dute.

2019an aurrekontu parte-hartzaileen foroa egin dute Iurretan. Horrez gain, herritarrek beste hiru egun izango dituzte, datorren urtarrilaren 25era arte, proposamen gehiago aurkezteko eta foroan parte-hartzaileek luzatutakoei gehitzeko.

Hiru egun hauetan HAZ-SAC-ean eta Ibarretxe Kultur Etxean bi ontzi egongo dira proposamenak jasotzeko. Proposamenak helarazteko bideak udaleko sare sozialak (udaleko twitter eta Facebook) eta web orria izango dira, galdera erraz batera eramaten duen linkaren bidez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScoEjxmX7HsyluXwmpsKKgdxscIQPqtLR4qgPXaxovYEvdSIg/viewform

Udal aurrekontuetan 50.000 € jaso dira herritarren proposamenak bideratzeko. Diru honekin, ze inbertsio proposatuko zenuke?. Horixe da lotura horretan agertzen den galdera.

Proposamen guztiak udal zerbitzu teknikoek aztertu eta baloratuko dituzte. Ondoren, otsailaren 26an egingo den bigarren foroan parte hartzen dutenen artean bozkatu egingo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!