Lan munduan integratzeko laguntza-programen bidez 17 kontratu sinatuko dituzte Iurretan

Anboto 2018ko abe. 27a, 13:02

Apirila eta azaroa bitartean, 17 kontratu sinatuko dituzte, automobilgintza, ostalaritza, garbiketa eta merkataritza sektoreetan, Iurretako Udalak azaldu duenez..

Iurretako Udalak, 2018ko apiriletik azarora bitartean, egindako gizarteratzeko eta lan munduratzeko laguntza-programak, gizarte-bazterkeriako arriskuan dagoen udalerriko biztanle kopuru jakin bati, gizarte eta lan-trebetasunak emateko helburua duela azaldu dute prentsa oharrean.

Programa honetan 37 pertsonek interesa erakutsi dute, eta horietatik batezbesteko 23k programatutako banakako eta taldeko jardueretan aktibikoki parte hartu dute.

 Programan parte hartu duten profilak askotarikoak dira: minusbaliotasuna duten pertsonak, seme-alabak dituzten emakumeak, etorkinak, iraupen luzeko langabeak, 30 urte baino gazteagoak... "Nabarmendu behar da ardurapean adingabeak dituzten emakumeak izan direla eskeinitako baliabidea gehien erabili dituztenak", azaldu dute udal arduradunek.

Banakako 169 saio egin dira, eta 10 taldekoak. Lana bilatzeaz gain, beste alderdi batzuk ere landu dituzte: autoezagutza, autoestimua, gizarte-trebetasunak, lan-zuzenbidea, motibazioa eta hautaketa-prozesuak.

Programa Integrando fundazioaren bidez egin da, irabazi-asmorik gabeko erakundea, 2002. urteaz geroztik Bizkaian integratzeko eta bitartekaritza komunitarioa egiteko proiektuak garatzen dituena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!