Iurretako plazan taberna bat zabaltzeko helburuz, bere jabetzako lokal bat salduko du udalak

Anboto 2018ko abe. 17a, 15:30

"Helburua da plazan jendea egotea eta jarduera ekonomiko soziala sortzea, bai eta inguru pribilegiatu hori nabarmentzea ere", esan du udalak prentsa oharrean.

Elixaldeko etxe berrietako lokal bat izango da udalak salgai ipiniko duena. 140 metro karratuko espazioa dauka, eta lizitazioaren oinarrizko prezioa 118.830 eurokoa da (BEZ kanpo). Plazan ostalaritza zerbitzuak ezartzeko ordenantza bete beharko du proiektuak, eta gehienez 3 urteko epean martxan egon beharko da.

Iñaki Totorikaguena alkateak dioenez, udalak uste du "une egokiena" dela proiektu honetarako. Alde batetik ordenantza onartuta dutelako, eta bestetik, N-634 errepidea eraldatuta plaza eta herrigunea gehiago batuko direla aurreikusten dutelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!