Orain 25 urteko jaialdi hartan, jende ugari ibili zen auzolanean. Kobratu bako lan isil horretan, adibidez, talde bat zaborra batzen ibili zen. Egunkariaren kamisetak eta mahoizko prakak jantzi, akuilu bereziak eskuan hartu, eta edalontziak eta bestelakoak batzen ibili ziren egun osoan zehar. Euren eta beste lagun askoren ekarpenik barik, ez litzateke posible izango egun hura.