Izan ere, udazkena etorrita haize hotzak gogor jotzen du ingurune horretan. Karpak baditu albotik zarratzeko baliabideak, eta astelehenetan horiek ipintzea gura dute pentsionistek. Azaldu dutenez duela pare bat aste egin zuten eskaera, baina udalak momentuz ez du neurririk hartu. Horregatik, euren kexa prentsara helaraztea erabaki dute.