Euskara eta lan mundua uztartu nahi dituen Hizkelan jardunaldia egin dute Iurretako Lanbide Heziketa Ikastetxean

Anboto 2018ko urr. 31a, 19:38

Lanbide heziketan eta lan munduan euskara sustatu gura Hizkelan 3. jardunaldia egin zuten, urriaren 16an, Iurretako Lanbide Heziketako ikastetxean. Solasaldiak, hitzaldiak eta mahainguruak egin zituzten Heldu euskarari lanean lelopean.  

Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa zuzendari Nikolas Sagarzazuk, LANEKI elkarteko presidente Ainitze Blancok eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Josune Zabalak eman zioten sarrera jardunaldiari. Ondoren, Lanean euskarak gero eta presentzia gehiago izateko estrategiak hitzaldia eta Lanean eta Lanbide Heziketan ere, nola ez ba, euskaraz mahaingurua entzuteko aukera egon zen, azken hori Patxi Baztarrikak Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gidatuta. Hutsa bikotearen musika saioa izan zuten gero.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua den Lorea Bilbaok eman zion amaiera ekitaldiari.

Hizkelan jardunaldiko irudi bat

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!