Alokairua ordaintzeko 250 eurorainoko laguntza jaso ahalko dute Iurretako gazteek

Markel Onaindia 2018ko urriaren 2a

Udalak 9.000 euroko partida prestatu du herrian emantzipatu diren gazteei alokairua ordaintzeko laguntza emateko. Emantzipazio prozesu hori babestu gura du udalak ekimenaren bidez. 

Emango den kopurua, alokairuaren hilabeteko prezioaren %50 izango da, baina muga 250 eurotan ipinita. 18 eta 35 urte artekoak izango dira onuradunak, eta eskaera epea urriaren 31ra artekoa izango da, Bidebarrietako arreta zerbitzuan egin beharko dena. 

Iaz 6 diru-laguntza eman zituen udalak, eta batazbestekoa 1.500 euro izan zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!