Ideia lehiaketa honen helburua da herrigunean espiritu ekintzailea sustatzea, Iurretako merkataritzak, etorkizunean, bere inguruan garatuko diren ideia berritzaileak izan ditzan oinarri. Horrela azaldu dute udal ordezkariek. Parte hartuko duten proiektuek udalerriko errealitatea izan beharko dute gogoan eta herriko kale hauetara mugatu beharko da: Bidebarrieta, Bixente Kapanaga, Dantzari, Frai Juan Askondo, Maspe, Padureta, Zubiaurre eta Uralde kaleetara, eta, Amilburu Musikarien Plaza.
Sustatzaileak herrian erroldatuta egotea baloratuko da, proiektuaren originaltasuna eta kalitatea, eta, deskribapen maila. Besteaak beste, proiektuaren bideragarritasuna, eta, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea ere hartuko da kontuan, kalitatezko enplegu egonkorra sortzea ez ezik.
Irabazleak 6.000 euroko saria lortuko du. Obra eta jarduea lizentziak ematean laguntzaren %20 emango zaio, eta, proiektua gauzatzeko establezimendua irekitzeko lizentzia ematean, %50a. Gainerako %30a urtebeteko epean emango zaio.