Motxiladun umeak eta presoak gogoan izan dituzte Iurretan

Anboto 2018ko mai. 26a, 17:12

Sare Eguna ospatu dute gaur Iurretako kaleetan. Eguerdian mikro irekia egon da, eta zenbait herritarrek idatziak, bertsoak eta kantuak eskaini dituzte. 

"Presoak etxeratzeko sasoia" dela esan dute antolatzaileek, eta horretan bultza egiteko dei egin diete herritarrei. Presoen umeen, Motxiladun Umeen, egoera amaitzeko eskatu dute gainera.

Gero, bertso bazkaria egin dute Alaia Martin, Txaber Altube eta Aitor Bizkarra bertsolariekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!