Herri txikia, baina dantza munduan, handia

Markel Onaindia 2018ko api. 13a, 13:30

ETB 1 kateko Herri txiki, infernu handi telebista saioan agertuko da, domeka honetan, Iurreta. Bertako herritar batzuen istorioak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dute Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

Zelan ez, umorea ezinbesteko osagaia izango da. Herrian dantzarekiko dagoen tradizioa eta lotura kontuan hartuta, gai hori ere jorratuko al dute? Apustu egitekotan, baiezkoaren aldekoa da apusturik seguruena. Hainbat istorio dituzte iurretarrek, eta argazki honetakoa da bat. 1976an Ipar Euskal Herrira egindako irteera bateko irudia da, Goiuri Sopelanak jasoa.

Orain hiru bat aste egon ziren telebistakoak herrian grabaketak egiten, eta joan zen eguenean bideoen emanaldia egin zuten pilotalekuan. Herritarrek lepo bete zuten frontoia. Ikusminik ez da falta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!