Iñaki Totorikaguenak EAJren alkategai moduan errepikatuko du Iurretan

Aitziber Basauri 2018ko api. 12a, 13:54
2007tik da Iurretako alkate Iñaki Totorikaguena

Iñaki Totorikaguena izango da EAJren Iurretako alkategia 2019ko udal hauteskundeetan. "Lehen egunean bezain gogotsu eta kementsu" dagoela azpimarratu du 2007tik herriko alkatea denak. Gaur egun 48 urte ditu eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da.

Totorikaguenaren berbetan, "orain, agintaldi honetarako prestatu genituen proiektuak amaitu behar ditugu eta hiritargoak babesa ematen badigu, jarraitu egingo dugu Iurreta bizitoki bikain bihurtzen, egunez egun gure ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzen". Legealdi honen hasieran egindako proiektuak gogoratu ditu. Bestak beste, liburutegiaren berriztatzea eta Askondo inguruko berrantolaketa aipatu ditu, eta agintaldia amaitzeko geratzen den denboran "Iurreta eguneratzen jarraitzeko planak" dituztela nabarmendu du. Horren haritik, N-634 errepidearen berrantolaketa aipatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!